Errugbia – Euskadiren garaipenak Getxon 16/06/2014 Rugby
Euskadik Histori Cup txapelketaren lehen edizioa irabazi du. Gizonezkoen Euskal Autonomi Erkidegoko taldeak erraz menderatu zuen Andorrako selekzioa Getxon (50-0), eta lehen zatian jadanik hogeita bat puntuko errenta zeukan. Guztira, euskaldunen arerioak zortzi entsegu hartu zituen. Txapelketaz gain, Euskadik Larrun Kopa ere eskuratu zuen, garaikur honek partida honen irabazlea saritzen baitu. Euskadiko taldeak jokalari hauek lerroratu zituen: Unai Lasa, JJMalkorra, Iñigo Urrutia, Peio Landaburu, Julen Zamakola, Iñigo Lugarezaresti, Iñigo Calvo, Joanes Mujika, Mikel Aizpurua, Unai Pérez (bi entsegu), Mikel Blanco (entsegu bat), Gaizka Arrizabalaga (bost transformazio), Jokin Melero, Andoni Hernández (entsegu bat) eta Gaizka Iturriagaetxeberria (bi entsegu) –hasierako hamabostekoa-, Unai Bonfils (entsegu bat), Ortzi Ortiz, Jon Mendiederreta, Beñat Lavín, Mikel Meabebasterretxea, Imanol Iriondo eta Jaun Pérez. Apaolaza. Andorrak zigorrezko entsegu bat ere hartu zuen. Norgehiako honek hamabosteko errugbiko denboraldiari amaiera ematen dio Euskadin. Datorren urtean, Histori Cup txapelketan, euskal selekzioak Galizia eta Andorra bisitatu beharko ditu, nahiz eta txapelketa beste taldeen parte-hartzeari irekita dagoen. Emakumezkoen taldea, zazpikoan Euskadiko emakumezkoen taldeak Getxoko Nazioarteko Txapelketa irabazi zuen larunbatean, zazpiko modalitatean. Euskaldunek 20-17 irabazi zioten Galiziari estreinaldiko partidan, eta gero galiziarrek Andorra menderatu zuten (31-10). Azkeneko norgehiagokan, Euskadik garaipen garbi bat lortu zuen Andorraren kontra eta txapelketa eskuratu zuen (52-0). Lehenengo partidan Euskadik hasierako talde hau lerroratu zuen: Nerea Agirre, Uribarri Barrutieta, Miren Bilbao, Ane Fernández, Olaia Auzmendi, Joana Murray eta Adara Alfonso. Azkenekoan, berriz, Nahia Fernández, Agirre, Maika Iraizoz, Irene Reyes, Enara Cacho, Ane Fernández eta Murray aritu ziren hasieran. Hamabi jokalarik jokatu zuten, eta nabarmentzekoa da deialdian 18 urte baino gutxiago zituzten lau neska zeudela.
0 Comentarios
|
AutorEscribe algo sobre ti mismo. No hay que ser elegante, sólo haz un resumen. ArchivosCategorías |